Luberri

Talde baten ahalmen eta indarra elkartasunean dago. Gaur direnak, izan zirenengandik ikasiz eta bide berriak esploratuz. Berriz sortu eta berrasmatzera behartuak aurkitzen dira.

 

Haien gazte izakera aldarrikatuz, zalantzaz betetako nortasun indartsuaz. Ez daude konforme eta mundua jarriko dute dantzan. Oin eta gorputzekin haien bizitzaren historia idatziz.

 

Elkartzeko, nahasteko, ospatzeko eta ezagutzeko. Nahiz eta noizbehinka hanka sartu, bidean ikasteko. Umorez, ametsez, minez eta saminez. Baina beti irriz eta festarako egarriz.

 

Zuzendaritza: Aiert Beobide.

Koreografia: Aiert Beobide (Haatik Dantza Konpainiaren ekoizpena)

Jantziak: Ramon García eta Alurr Dantza Taldea

Iraupena: 50 minutu.

Ikuskizunaren dosierra

X