Loratuz

Bizitzaren zikloa dantzan, lore baten iruditan.

 

Loratuz bizitzaren zikloaren baitako gogoeta da. Sortzea, bizirautea, eta desagertzea. Loreak eta loratzeak ditu zimeldu eta usteltzearen bezainbeste eraldaketa. Gizakiok bezala, barneko eta kanpoko eraldaketak gorputzaren bidez irudikatuko dira.

 

Loratzearen koloreetatik, freskotasunetik ihartzetaraino. Dantza garaikidearen adierak eta euskal dantzen sustraiek bat egingo dute oholtzako lurretan, arnas eta erritmo bilakatuz. Zimeltasuna, heriotza ere zikloaren parte den heinean, halako prozesu naturala irudikatuko da. Hura sentitzea, minari dagokion lekua eskaintzea eta onartzea. Hasi eta buka, egiten hasi eta testigua pasa, loratu eta zimeldu. Ziklo beraren antipodak izan ordez, zikloa higiezin bihur dadin bultzada da.

 

Hasiera berri bat.

 

Zuzendaritza: Izaro Urrestarazu

Dantzariak: Alurr Dantza Taldea (22 dantzari)

Jantziak: Elixabete Nosellas

Irudiak: Maren Zumeta

Iraupena: 50 minutu.

 

Ikuskizunaren dosierra

X