Uztartuz

Gure tradizioan oinarrituta, atzera begiratzen duen ikuskizun bat da, baina, era berean, geroari buruzko begiradez beterik dago. Gure sustraiak ez galtzeko beharra transmititu nahi du, baina, aldi berean, bere izaera berritzailea da. Gure dantza, kantua eta hizkuntza batu eta uztartzen ditu Uztartuz ikuskizunak. Alurr dantza eskolako gazteei, dantzaren bidez, tradizioa eta berrikuntza ezagutu eta bizitzeko aukera eman nahi diegu.

 

EUSKARAZ HEZI , DANTZAN HAZI, KANTUZ BIZI.

 

Zuzendaria eta Koreografia: Iñaki Agirre

X