
Urtetan izan dira plaza, kale zein frontoiak festa eta tradizioaren ardatz: musikak kaleak betetzen zituen, soka-dantzak eta plazetako dantzak auzokideen arteko loturak sustatzen zituzten, eta ohiturak belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren. Eguneroko bizimoduaren
keinu eta ohiturek ere dantza itxura hartzen zuten, mugimendu xumeak erritmo bilakatuz. Hala nola, horien bitartez herriaren nortasuna eta izaera eraikitzen ziren.
Aldiz, arrazoi asko eta desberdinengatik aldatuz doa guztia. Lehen handi zena orain txikiago bihurtzen ari da. Lehen irekia zena, berriz, mugatuago. Mugimenduek ere bestelako forma batzuk hartu dituzte, dantzak bestelako izaera batez jantziz.
Baina, nor aldatzen da gehien, mundua ala gu? Guk aldatzen dugu mundua? Hala munduak aldatzen gaitu gu?
Gure arbasoen erritmo eta herritartasunaren arnasa berreskuratzera gatoz, dantza berriak sortuz, baina zaharrak mantenduz.
Jalgi gaitezen plazara, eman eskutik elkarri, dantzak plaza behar duen bezala, plazak dantza baitu giltzarri.
Zuzendaritza: Nagore Zabala
Koreografiak: Nagore Zabala & Aimar Odriozola
Dantzariak: Alurr Dantza Taldea
Jantziak: Elixabete Nosellas
Irudiak: Ekaitz Zilarmendi
Musika: Xabi Aburruzaga. Alboka. Habia. Kuttune. Kherau. Iñaki Palacios…
Iraupena: 40 minutu.