
«Sustraien Taupada» dantza-lanak euskal kulturaren oinarrietan eta dantza tradizionalaren elementuetan oinarritutako berrirakurketa eskaintzen du. Gure kulturaren aberastasunez baliatuz, gaurkotasunetik begiratzeak eraldaketarako irekiera eta aukera berriak sortu bait dizkigu.
Zuberoako maskaradaren Zamaltzain pertsonaia abiapuntu hartuta, Euskal Herriko txoko ezberdinetako tradizio eta ohiturak aztertzen jarraitu nahi izan dugu. Haietako bakoitzak sortzen dizkiguten bihotzkaderi jarraituz, esentzia galtzen ez duen forma berrietara iristeko asmoarekin. Sustraietan oinarrituta, mugimendu eta hausnarketa sakonak sortuz; esperimentazioaren bidez, etorkizunari begira dagoen erritmo berri bat eraikitzen da.
Dirección: Aiert Behobide
Bailarinas: Alurr Dantza Taldea (12 dantzari)
Vestuario: Elixabete Nosellas
Imágenes: Iurre Aranburu & Maren Zumeta
Duración: 50 minutu.